sábado, 19 de mayo de 2012

teknologia berriak eta ni

Gogoratzen dut nola gu txikitan, eskolan geundenean, noizean behin informatika gelara joaten ginen eta han ordenagailu zahar eta handi batzuekin ariketa batzuk egiten genituen. Ariketa haiek egiteko, binaka jartzen ginen ordenagailu aurrean. Izan ere, ez geneukan ordenagailu nahikorik guztiontzat.

Ordenagailu aurrean ematen genituen ordu haietan oso ondo pasatzen genuen, jolasordua bailitzan pasatzen zitzaizkigun minutuak, segunduak. Marrazkirik politenak nork egiten zituen bozkatzen genuen, jolas-ariketak nork lehenago bukatu lehiatzen ginen...ikasi ahala asko disfrutatzen genuen.

Hala ere, ikasgela hartatik atera eta gailu haiek ez genituen erabiltzen, jolasteko baino ez genituen erabiltzen eta. Beste ikasgaietan, beraz, ez genuen ez ordenagailurik ez antzeko makinarik ikusten. ez genuen ulertzen ikasgai haren benetako helburua zein zen. Ikasgai isolatua zen.

Urteak aurrera joan ahala eta teknologia berriek indarra hartu ahala,ordenagailuek jolasteko ez ezik ikasteko ere balio zutela ulertu genuen. Orduan lanak egiteko erabiltzen hasi ginen; bai laburpenak egiteko, bai argazkiak bilatzeko, bai entziklopedia digitalean informazioa bilatzeko...Geroztik etengabe erabili dugun makina izan da ordenagailua eta ez bakarrik hezkuntza arloan, jadanik gure egunekotasunean normaltasun osoz erabiltzen baitugu.

Normaltasun osoz erabiltzen dugu, bai, baina bere garapena oso azkar doa eta egunean egunean aplikazio, tresna, programa... berri asko  jaiotzen dira eta horiek ikasi gabe edota existitu direla jakin gabe ezin gara geratu irakaskuntza arloan lan egin nahi badugu. Eta hori ikasi dut nik ikasgai honetan. Irakaskuntza lehiakorra izateko ezinbestekoa da teknologia berriak eta berak ematen dizkigun aukerak ezagutzea. Irakaskuntza hori eraginkorra eta gaurkoa izateko, gaurko tresnak erabiltzen jakin behar ditugu. Eta ez soilik informatika irakasleek, lehen nire eskolan izaten zen moduan; baizik eta irakasle guztiok daukagu hori ezagutzeko beharra. Guztiok jakin behar ditugu teknologia berriak gure arlora ekartzen. Ezin dugu utzi informatika ikasgai isolatu bat izaten, informatika guztien oinarrian egon behar da.

Aipatutakoa lortzeko, oinarrizko jakintza batzuk ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko, oso baliagarri iruditu zait ikasgai hau. Izan ere, berau gainditzeko egin beharreko ariketak egiteko tresna desberdinak saltseatu eta erabili ditugu. Ideia nagusi bat egiteko balio izan dit eta hauek erabiltzeko gogoa piztu dit. Eta etorkizunean, nire ikasleak izango direnei, hauek erabiltzeko gogoa piztu diezaiedan espero dut.

jueves, 17 de mayo de 2012

Gure artean erreferentea

Aurreko batean interten dagoen blog interesgarri bat ikusteko gomedioa egin nizuen, non euskara lantzeko tresna eta baliabide desberdinak baitzeuden, eta gaurko honetan ere hura hartuko dut mintzagai.

Aipatutako blog hura, euskaljakintza zen eta ondo gogoratzen baduzue, bertan Ordiziako Jakintza eskolako ikasle eta irakasle batzuek parte hartzen dute. Bertan euskarari  eta teknologia berriei dagozkien gaiak jorratzen dituzte, baina badaukate antzeko beste proiketurik ere.

Gaurkoan horren aurkezpena egin nahi dizuet. Izan ere, IKTderitzon proiektuan murgilduta daude bete-betean eta hau aplikatzean asmatu dutela uste dut. Beraz, mundu honetan erreferente izan daitekeen lana ikustera gonbidatzen zaituztet.  jakintza ikastolak gizartean hain azkar ematen diren aldaketetara moldatzen jakin baitu eta guk horretatik ikas baitezakegu.

Horretarako hemen daukazue linka bertan saltsea dezazuen: jakintza ikastola

miércoles, 16 de mayo de 2012

Aurrera egingo bada, teknologia berriak erabiliz izango da.

Gaurko honetan Josef Stiglitzek, zein Ekonomiako Nobel sariduna izan baitzen  2001ean, teknologia berriei buruz duen iritzia ekarri dizuet. Horretarako bideotxo bat errazten dizuet zuek ikus dezazuen.
Anima zaitezte ikustera, merezi du eta!

http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/ataza?iframe_idnumber=340750&articleId=340750&groupId=10138#http://www.ikasbil.net/c/iframe/proxy?p_l_id=66820&p_p_id=48_INSTANCE_zV5D&iframe_idnumber=340750



jueves, 10 de mayo de 2012

EUSKALJAKINTZA

Gaurko honetan, web gune interesgarri baten berri emango dizuet irakurleok. Interesgarri gehienbat euskal hizkuntzaren irakaskuntzan lan egiten dugun langileentzat. Izan ere, bertan teknologia berriak eta euskara, hizkuntza, uztartuta daude. Berau, http://www.euskaljakintza.com/ da.

Bertan, euskara ikasteko ariketa desberdinak daude; hala nola, gramatika lantzekoak, esamoldeak ikastekoak, lexikoa lantzekoak, euskal kantak ikastekoak...Ariketa hauek guzti hauek goi-mailetarako bideratu daude.



Euskara ikasleentzat interesgarri izan ahal den moduan, euskara irakasleontzat ere bada. Izan ere, bertan ikasleekin egin daitekeen proiektu esanguratsua dugu euskaljakintzakoek egindako hau. Bertan, arestian esan bezala, teknologia berriek ematen diguten aukera zabala nola erabil dezakegun ikus dezakegu. Adibidez, blogen mundura hurbil ditzakegu ikasleak, bideoen muntaketan...



Beraz, honen berri izanda, web gune hau bisitatzera gonbidatzen zaituztet. Eta era berean proeiktu honetan lanean ari diren Ordiziako Jakintza eskolako ikasle eta irakasleak zoriondu.

miércoles, 9 de mayo de 2012

We are the lions!!!

Azken denboraldi honetan marea zuri-gorri batek hartu du Bizkaia eta horren erakusgarri dugu hemen eskegi dudan Lipdupa.

Lipdup hau Urregarai Aulestiko herri eskolako umeek egindakoa da. Bertan eskolako umeek eta irakasleren batzuek parte hartzen dute. Haien eskola erakusten digute eta era berean Athletic futbol taldea animatzen dute.

Bertan ikusten dugunez, antzeman dezakegu goiz aparta pasatu dutela biodeotxo hau prestatu bitartean.

AUPA ATHLETIC!

lunes, 2 de abril de 2012

Ikasgelan IKtak erabiltzeko dekalogoa

Aurreko artikuluetan irakurri bezala, teknologia berriak oso garrantzitsuak dira gaur egungo ikasgeletan. Ikasketa-irakasketa prozesua, urteen poderioz, aldatuz joan da eta joango da. Egun, ondorioz, ezin ikus dezakegu ikasketa-irakasketa metodologia teknologia berrik erabili gabe.

Hona hemen, beraz, ikt-ak ikasgelan erabiltzeko dekalogoa:

1) Irakasleak oso kontuan eduki behar du zein den burutuko duen ariketaren helburua eta horretako tegnologia berriak nola erabili ahal dituen. Hau da, nola aplika ditzakeen ikt-ak ikasketa prozesua aberatsagoa izan dadin.

2)Tegnologia berriak erabiltzeak ez du esan nahi ikasketa prozesuan efektu magikoak izango dituenik; ordenagailua erabiltzeak berak ez dakar  irakasle ona izatea.

3) Ikasketa modu bat izatea ala beste bat izatea, erabilitako metodoaren edota estrategia didaktikoaren izango araberakoa da. Eta honenbestez, Ikt-ak helburu bat izango dute ala beste bat.

4) Ikasleekin ikt-ak erabiltzerako orduan, garrantzitsua da haien gauzak egin ahala ikastea; hots, gauzak eginez ikastea. Beraz, eskolak prestatzerakoan gure helburuetako bat haiek gauzak egitea izango da. Adibidez, musika entzun, bideoak ikusi, eztabaida birtualak egin...

5) Bakar lanerako eta taldean egiteko erabiliko ditugu tegnologiok.



6) Unitate didaktiko bat prestatzerakoan, ikasiko denaren helburu eta jarduerak argi adierazteaz gain, bertan landuko diren konpetentzia tegnologikoak ere erakutsiko ditugu.

7) Baliabide digitalak erabiltzeko mometuan oso garrantzitsua da denbora, ekintzak, taldekatzeak...planifikatuta edukitzea. Ez da komeni inprobisatzea.

8) Ikt-en erabilera eskolako kurrikulumean integratuta egon behar da.

9) Ikasleek eurek garatu behar dute bilaketa gaitasuna, informazioa kontsultatzea eta sortzea, informazioa zabaltzea bide desberdinetatik... Eta guk, irakasleok, horretan lagundu behar diegu.

10) Informazio konpentetzia prozesu oro eta digitala bateratuta egon behar da, multialfabetizazioari dagokionez,  ikaslearen  dimentsio instrumentalarekin, kognitiboarekin,   aktitudinalarekin...


Dekalogo hau Manuel Area Moreirak proposatzen digu berak idatzitako artikukulu honetan; La competecia digital e informacional en la escuela, 2009.

viernes, 30 de marzo de 2012

Eskola 2.0-rantz

Hurrengo lerroetan, Jose Antonio Millan autoreak idatzitako Hacia la escuela 2.0. Proyectos con programas gratuitos para formar ciudadanos de la Sociedad del Conocimiento  lanaren gainean hausnarketa txiki bat idatziko dut. Horretarako bost hitz gako, bi galderatxo eta liburuaren sintexi labur bat aipatuko ditut lehenik eta ondoren hausnarketa egingo dut.

a)    5 hitz gako:

Teknologia berriak
Baliabideak
Arina
Asinkronikoa
Interdisziplinarra

b)    2 galderatxo:

Gure datu pertsonalak direla eta, interneten badago hauek babesteko sortutako pribatutasun lizentziarik, baina benetan seguruak ote dira?

Eta gure gazteak eta gu geu, konturatzen al gara benetan igotzen dugun informazioa noraino heldu ahal den?

     c) Sintesi txikia:

Jose Antonio Millán autoreak bere liburutxo honetan, eskola eta teknologia berriak nola batu daitezkeen komentatzen du. Batez ere, 2.0 eskola sortzeko, erabili beharreko existitzen diren baliabideak aipatzen ditu. Beraz, eskola 2.0 sortzeko asmotan, sarean dauden baliabideen erabilera desberdinak proposatzen dizkigu. Bere proposamenen artean bakarka eta taldean egiteko proiektuak erakusten dizkigu.

Proiektuok gauzatzeko gomendatzen dituen tresnak honako hauek dira: google docs, wiki, wikipedia, flickr, fuzzmail, blogger, google maps, yourgmap. Tresna horiek zertarako erabiltzen  diren eta zertarako erabil daitezkeen aipatzen du. Baita, arestian esan bezala,  taldeka edo bakarka egin daitekeen proiektu bat ere. Bukatzeko, ohar batzuk aipatzen ditu.

Berak idatzitako tesi honetan argi uzten duenez, ez da nahikoa ordenagailuak eskolara eramatea eta sarean konektatzea. Eskola 2.0 izaeradun eskola bat sortzeko hori baino gehiago behar da. Horrek ordenagailua erabiltzen dakiten eta nabigatzen dakiten ikasle soilak besterik ez ditu sortuko. Eta eskola 2.0rantz hurbildu nahi badugu, gaur egungo teknologia berrien eta komunikazioen erabilera egokia egin behar dugu eta horren bidez ikasleen gaitasunak aberastu. Izan ere, badaude diseinatuta eskola curriculuma osatzeko baliagarriak diren aplikazioak.




c)    Hausnarketa:

Irakurgai hau irakurri ostean, uste dut nahiko argi geratzen dela irakasleok teknologia berrien tren berri hau hartu beharra dugula. Baina argi eduki behar dugu zein helbururekin hartuko dugun eta horren arabera iragazki bat pasatu. Izan ere, hain da handia sareak ematen digun posibilitatea, non aukeraketan gal gaitezkeen. Beraz, argi ibiliz gero, internetek ematen dizkigun aukerak aberatsak baino aberatsagoak direla konturatuko gara. Eta hori da, hain zuzen ere, gure ikasleei helarazi behar dieguna.

Eta gainera, Jose Antonio Millan autoreak aipatzen duen legez, gauza interesgarri bat izan daiteke tresna horien erabilera ikasleentzat. Izan ere, haiek egunerokotasunean erabiltzen dituzte. Hori dela eta, euskara irakasle naizen aldetik, oso probetxugarria ikusten dut mundu hau ikasleengan euskararekiko interesa pizteko ere. Izan ere, teknologia berriak erakargarriak dira ikasleentzat eta horien bidez euskarak horiek ere badituela erakusten diegu. Horrela, gainera, bi mundu hauek uztargarriak direla argi geratzen da.

Ondorioz, bi lan dauzkagu; bata ikasleei teknologia berrien erabilera pedagogikoa bideratzea eta  bestea, euskarak teknologia berrietan presentzia izatea.