Gogoratzen dut nola gu txikitan, eskolan geundenean, noizean behin informatika gelara joaten ginen eta han ordenagailu zahar eta handi batzuekin ariketa batzuk egiten genituen. Ariketa haiek egiteko, binaka jartzen ginen ordenagailu aurrean. Izan ere, ez geneukan ordenagailu nahikorik guztiontzat.
Ordenagailu aurrean ematen genituen ordu haietan oso ondo pasatzen genuen, jolasordua bailitzan pasatzen zitzaizkigun minutuak, segunduak. Marrazkirik politenak nork egiten zituen bozkatzen genuen, jolas-ariketak nork lehenago bukatu lehiatzen ginen...ikasi ahala asko disfrutatzen genuen.
Hala ere, ikasgela hartatik atera eta gailu haiek ez genituen erabiltzen, jolasteko baino ez genituen erabiltzen eta. Beste ikasgaietan, beraz, ez genuen ez ordenagailurik ez antzeko makinarik ikusten. ez genuen ulertzen ikasgai haren benetako helburua zein zen. Ikasgai isolatua zen.
Urteak aurrera joan ahala eta teknologia berriek indarra hartu ahala,ordenagailuek jolasteko ez ezik ikasteko ere balio zutela ulertu genuen. Orduan lanak egiteko erabiltzen hasi ginen; bai laburpenak egiteko, bai argazkiak bilatzeko, bai entziklopedia digitalean informazioa bilatzeko...Geroztik etengabe erabili dugun makina izan da ordenagailua eta ez bakarrik hezkuntza arloan, jadanik gure egunekotasunean normaltasun osoz erabiltzen baitugu.
Normaltasun osoz erabiltzen dugu, bai, baina bere garapena oso azkar doa eta egunean egunean aplikazio, tresna, programa... berri asko jaiotzen dira eta horiek ikasi gabe edota existitu direla jakin gabe ezin gara geratu irakaskuntza arloan lan egin nahi badugu. Eta hori ikasi dut nik ikasgai honetan. Irakaskuntza lehiakorra izateko ezinbestekoa da teknologia berriak eta berak ematen dizkigun aukerak ezagutzea. Irakaskuntza hori eraginkorra eta gaurkoa izateko, gaurko tresnak erabiltzen jakin behar ditugu. Eta ez soilik informatika irakasleek, lehen nire eskolan izaten zen moduan; baizik eta irakasle guztiok daukagu hori ezagutzeko beharra. Guztiok jakin behar ditugu teknologia berriak gure arlora ekartzen. Ezin dugu utzi informatika ikasgai isolatu bat izaten, informatika guztien oinarrian egon behar da.
Aipatutakoa lortzeko, oinarrizko jakintza batzuk ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko, oso baliagarri iruditu zait ikasgai hau. Izan ere, berau gainditzeko egin beharreko ariketak egiteko tresna desberdinak saltseatu eta erabili ditugu. Ideia nagusi bat egiteko balio izan dit eta hauek erabiltzeko gogoa piztu dit. Eta etorkizunean, nire ikasleak izango direnei, hauek erabiltzeko gogoa piztu diezaiedan espero dut.
sábado, 19 de mayo de 2012
jueves, 17 de mayo de 2012
Gure artean erreferentea
Aurreko batean interten dagoen blog interesgarri bat ikusteko gomedioa egin nizuen, non euskara lantzeko tresna eta baliabide desberdinak baitzeuden, eta gaurko honetan ere hura hartuko dut mintzagai.
Aipatutako blog hura, euskaljakintza zen eta ondo gogoratzen baduzue, bertan Ordiziako Jakintza eskolako ikasle eta irakasle batzuek parte hartzen dute. Bertan euskarari eta teknologia berriei dagozkien gaiak jorratzen dituzte, baina badaukate antzeko beste proiketurik ere.
Gaurkoan horren aurkezpena egin nahi dizuet. Izan ere, IKTderitzon proiektuan murgilduta daude bete-betean eta hau aplikatzean asmatu dutela uste dut. Beraz, mundu honetan erreferente izan daitekeen lana ikustera gonbidatzen zaituztet. jakintza ikastolak gizartean hain azkar ematen diren aldaketetara moldatzen jakin baitu eta guk horretatik ikas baitezakegu.
Horretarako hemen daukazue linka bertan saltsea dezazuen: jakintza ikastola

miércoles, 16 de mayo de 2012
Aurrera egingo bada, teknologia berriak erabiliz izango da.
Gaurko honetan Josef Stiglitzek, zein Ekonomiako Nobel sariduna izan baitzen 2001ean, teknologia berriei buruz duen iritzia ekarri dizuet. Horretarako bideotxo bat errazten dizuet zuek ikus dezazuen.
Anima zaitezte ikustera, merezi du eta!
http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/ataza?iframe_idnumber=340750&articleId=340750&groupId=10138#http://www.ikasbil.net/c/iframe/proxy?p_l_id=66820&p_p_id=48_INSTANCE_zV5D&iframe_idnumber=340750

jueves, 10 de mayo de 2012
EUSKALJAKINTZA
Gaurko honetan, web gune interesgarri baten berri emango dizuet irakurleok. Interesgarri gehienbat euskal hizkuntzaren irakaskuntzan lan egiten dugun langileentzat. Izan ere, bertan teknologia berriak eta euskara, hizkuntza, uztartuta daude. Berau, http://www.euskaljakintza.com/ da.
Bertan, euskara ikasteko ariketa desberdinak daude; hala nola, gramatika lantzekoak, esamoldeak ikastekoak, lexikoa lantzekoak, euskal kantak ikastekoak...Ariketa hauek guzti hauek goi-mailetarako bideratu daude.
Euskara ikasleentzat interesgarri izan ahal den moduan, euskara irakasleontzat ere bada. Izan ere, bertan ikasleekin egin daitekeen proiektu esanguratsua dugu euskaljakintzakoek egindako hau. Bertan, arestian esan bezala, teknologia berriek ematen diguten aukera zabala nola erabil dezakegun ikus dezakegu. Adibidez, blogen mundura hurbil ditzakegu ikasleak, bideoen muntaketan...
Beraz, honen berri izanda, web gune hau bisitatzera gonbidatzen zaituztet. Eta era berean proeiktu honetan lanean ari diren Ordiziako Jakintza eskolako ikasle eta irakasleak zoriondu.

miércoles, 9 de mayo de 2012
We are the lions!!!
Azken denboraldi honetan marea zuri-gorri batek hartu du Bizkaia eta horren erakusgarri dugu hemen eskegi dudan Lipdupa.
Lipdup hau Urregarai Aulestiko herri eskolako umeek egindakoa da. Bertan eskolako umeek eta irakasleren batzuek parte hartzen dute. Haien eskola erakusten digute eta era berean Athletic futbol taldea animatzen dute.
Bertan ikusten dugunez, antzeman dezakegu goiz aparta pasatu dutela biodeotxo hau prestatu bitartean.
AUPA ATHLETIC!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)